Lasarte-Oriako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalez gozatu

Lasarte Oria Bonoak

Lasarte-Oria biziaz gozatu nahi badugu, gure saltoki eta ostalaritzarekin elkarlanean aritu gaitezke, haiengana joanez eta, gure erosketekin, mantendu ahal izateko. Udalak lasarteoriatarren esku jarri du kontsumorako bonuen kanpaina hau, uste osoa baitu modu eraginkorra izango dela dagoeneko tokiko establezimenduetan erosketak egiteko asmoa dutenak animatzeko.

Tokiko kontsumoarekin Lasarte-Oria herri bizia bihurtzen dugu!

Lasarte-Oria, tratu on bat

Nola funtzionatzen dute Kontsumo Bonoek?

Lasarte Oria Bonoak

Kontsumo-bonuak eskuratu ahal izango dituzte Lasarte-Orian erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek, Udalarekin zorrik ez badute.

  • Deskontu Bonoak plataforma horretan bakarrik eskuratzen dira.
  • Bonoak eskuratzezko unean, erosketa edo kontsumoa zein establezimendutan egingo den aukeratu behar da.
  • Eskuratutako bonuak zure posta elektronikora iritsiko dira, eta, hala, aukeratutako establezimenduan erakutsi ahal izango dituzu inprimatu beharrik gabe.

Eta… Kito!

  • Aukeratutako establezimenduari bertan kontsumitzeko eskuratu dituzun bonoen erreferentziak iritsiko zaizkio.
  • Pertsona bakoitzak 12 bonu eros ditzake gehienez. Bonu bakoitza 10€ da, eta horietatik 5€ ordaindu behar dituzu zuzenean saltokian. Gainerako 5€-ak Udalak ordainduko ditu gero. Gogoratu bonu bakoitzeko gutxieneko erosketak 10€ izan behar duela.
  • Erosketa edo kontsumo batean, gehienez ere 6 bonu erabil daitezke. Establezimendu berean erosketa edo kontsumo bat baino gehiago egin daiteke.